XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, bai, derrigor, zenbat eta gurdia hurbilago eta usaina ere nabarmenago hartzen zioat eta.

Non otordu gozoagorik? Banu janari atsegin horri haginak erasteko modurik! Gizonak, ordea, ez datoz inondik ere lotan eta nola erasotzen ausartu?.

Ileak harro harro egiteraino miatu zituen buruko muinak ideia tximista baten bila, arrainei hozkadatxo bat eman ahal izateko.

Eta ondo ausartak ere pasa zitzaizkion kaskotik.

Baina, berak maiz erabilitako amarrukeriari egin zion azkenean kaso: Hil planta hartu.

Irten zen, beraz, bihurgune batera, etzan bide erdian, begiak erdi itxian ipini zituen, mihina ere atera zuen eta arnasari eutsiaz gurdia eta itzainak ailegatu zain geratu.

Berehala zuen gurdia gainean.

Bi gizonak zaldiaren ondoan zetozen kontu kontari.

- Begira - esan zuen batek animalia basatia, zen bezain luze etzanda ikusi zuenean, laguna gelditu eraziaz -, ikusten al duk hori.

Azeriren bat edo bestela azkonarra.

Lo dagoela zirudik.

- Ez dik auspo aldea batere mugitzen - esan zuen Gillen Jaunak, bizkor bizkor horietakoa ez izanarren, halako plantak eginaz -.

Hilda dagoela esango litzateke. Ikus dezagun.

Hurbildu zitzaizkion bi bidariak.